Principal Imprimir | Volver al artículo
30/05/2021 :: Nacionales E.Herria

[Eusk/Cast] 'La de ellos es la ley de la selva, la nuestra es un orden justo'

x Jon Iurrebaso Atutxa
Entrados ya en el siglo XXI pensamos que seguir apostando por el capitalismo es negar el futuro a nuestras generaciones venideras.

[Euskara]

 “Haiena oihaneko legea da, gurea ordena zuzena da”

Artikulu honen izenburua, Arnaldo Otegiri egindako elkarrizketa batean NAIZ-GARAk azpimarratzen duena da hain zuzen ere. Hots, “entzun nahi duzuen ipuina kontatuko dizuet, eta lasai egon, gure magiarekin lortuko baitugu”. Horren aurrean, ipuin hori jende jakin batentzat dela esan behar dugu.

Ez da hala lanik ez duenarentzat, edo kotizatu gabe lan egiten duenarentzat edo EREn dagoenarentzat edo…. Esaldi horrek, Erregimenari atxikitutako sindikatuenak bezala (batzuk 1936koak eta besteak 1978koa, guztiak zeharo ekonomizistak), gero eta sinesgarritasun gutxiago du euskal langileen artean. Zoritxarrez, bere klaseko etsaiak ikusteko zailtasun handiak dituzte, okupatzaileak zein bertakoak izan.

Demokrazia burgesak edo kapitalaren diktadurak gizarte-ordena justua sor eta euts dezakete?

Euskal sozialdemokraziak, Arnaldo Otegiren hitzetan, oihaneko legearen kontrako alternatiba, gizarte ordena bidezkoa dela esan du. Hori sistema kapitalistaren barruan ezinezkoa dela ez du esaten. Hau da, gezurra esaten du, lotsagarria eta maltzurra.

Kapitalismoaren barruan ez dago egoera bideragarririk langileriarentzat. Historian zehar, Europako langile-aristokraziak gehienez lortu ahal izan duena ere, joan den mendearen amaierako zenbait hamarkadatan kapitalismoak ahalbidetu zuen gizarte-ongizatea lortzea izan da.

Hori posible izan zen oparoaldi ekonomikoetan, SESBren abantaila sozialak desitxuratzen saiatzera behartuta eta Afrikan eta Asian zituen kolonien ustiapenetik plus bat ateratzen zuen bitartean. Herrialde aurreratuez hitz egiten dugu, eta ongizate hori bere garaiko sistema kapitalistarekin konprometitutako proletario otzanarentzat.

Bizitzea egokitu zaigun garaiotan, proletario otzan gehienek ez dute aterperik aurkituko kapitalaren hegal ilunpean, gaur egun botere, interes eta kapital ezberdinen arteko borroka erabatekoa baita. Horregatik da hain beharrezkoa munduko langile-klasearen kontzientziazio-, antolaketa- eta interkomunikazio-prozesua.

Posible al da herriko polizia bat Ipar eta Hego Euskal Herriak pairatzen duen okupazio bikoitzaren eta sistema kapitalisten pean?

Herriko polizia baten ezaugarria ez da bere izena euskaraz agertzea ezta txapela eramatea ere, nahiz eta azken hau oso gorria izan. Egia esan, langile klasearen interesak, eta ez kapitalisten eta jabetza pribatu sakrosantuaren interesak, babestea da zentzua ematen diona.

Espainiar poliziak, guardia zibilak eta Euskal Herrian dauden Espainiako hainbat polizia autonomikoek helburu handiagoa dute Euskal Herrian, hau da, burgesen ordena eta jabetza gordetzea. Argi esan behar da Espainiako polizia autonomikoa herritarren hautagaien artean aurki ditzaketen sentimendurik korporatiboenez, primitiboez, eskuindarrez eta atzerakoienez elikatzen dela.

Datozen lau urteetarako EHBilduren ekarpen politikoa

EHbilduko presidenteak aditzera ematen duenez, gainerakook ez dugu ia ezeren berri. Euskal erakunde komunistei huskeria eta infantilismoa leporatzen die eta, oro har, sozialdemokraziaren diskurtso historikoari eusten dio. Argumenturik ez dutenean, iraintzen hasten dira. Zahar berri.

Fronte zabal baten alde egiten du. EHBilduk EAJren oso antzeko diskurtsua du. Logikoa da. Euskal burgesiaren zati ezberdinen artean dago kontua. Arazo nagusia da ez dutela (eta ez dutela eduki nahi) beste aukerarik gainera eroriko zaigun basakeriaren aurrean. Hots, hondamendi horretatik ongi aterako direla ustean al daude?

Iraultza orok gauzak errotik aldatzeko eskatzen duen borrokak bere eguneroko bizitza pertsonala eta familiarra baldintzatuko dituela ezin dute imajinatu. Ez daude langile-klasearen premien mailan, burgesiaren zati batena, burgesia txikiaren mailan baizik.

EHBilduren zuzendaritzak proiektu nazionala gaurkotzeaz hitz egin digu

Mingotsa iruditzen zaigu, EITB-PNVk bezala, ergelen moduan tratatzen gaituztela. Euskal langileen nazioak existitzeko eskubidea du, eta ez dago inolako zalantza "demokratikorik" horri dagokionez. Klase zapalduek beren belaunaldientzat etorkizun hobea lortzeko eta borrokatzeko duten eskubidea da axola zaiguna. Gainerako guztiak ez du interesik, klase zapalduaren

kontzientziarik ez duten dirudunentzat izan ezik.

Guk ez dugu gainerako eskubideak mugatzen edo deuseztatzen dituen eskubide burgesaz hitz egiten. Kapitalak kontinenteak deskolonizatu nahi izan zituenean, aberasten jarraitzeko egin zuen. Ez zaigu interesatzen autodeterminazioaren eskubide burgesa, diktadurapean arautuko dena, testu, denbora eta lurraldeaz. Gu oso argiak gara: Euskal Estatu sozialista eraikitzeko eskubidea exigitzen dugu. Eta burgesiak eta kapital handiak uko egiten badiote, berriro ere gure haragietan zapalkuntza nazionala eta klasekoa sentituko dugu.

Posible al da beste mundu bat sistema kapitalistaren barruan?

XXI. mendean sartuta, kapitalismoaren aldeko apustua egiten jarraitzea geroko belaunaldiei etorkizuna ukatzea dela uste dugu. Ez da soilik Euskal Iraultza Sozial bat behar, ekoizpen kapitalistaren sistema errotik aldatuko duena. Che Guevarak zioen bezala, giza faktorea presente izan behar dugu beti.

 Mundu osoaren beharrak asetzean sortzen den aldaketa ekonomiko erradikala ezin izango da eman, babestu beharreko balio nagusiez jabetzen ez bagara: gizakia, bere ongizatea, hezkuntza, osasuna, aisia, berdintasuna, umiltasuna, izaera kolektiboa, konpromisoa, interesik gabe aritzea…. beste herri batzuk bide beretik doazela jakitea...

 Jon Iurrebaso atutxa 2021-05-30

 [Castellano]

“La de ellos es la ley de la selva, la nuestra es un orden justo”

 El titular de este artículo es lo que resalta NAIZ-GARA de una entrevista a Arnaldo Otegi. Es decir, “os voy a contar el cuento que queréis oír y quedaros tranquilos porque con nuestra magia lo lograremos”. Ante eso tenemos que decir que ese cuento es para determinada gente.

No lo es para quien no tiene trabajo, o trabaja en negro o está en ERE o… Esa frase, como las de los sindicatos adscritos al régimen (unos de 1936 y otros de 1978, todos puramente economicistas), cada vez tienen menos credibilidad entre la clase obrera vasca. Por desgracia, aún con muchas dificultades para visualizar a los enemigos de su clase, sean ocupantes o autóctonos.

¿Puede la democracia burguesa o la dictadura del capital crear y sostener un orden social justo?

La socialdemocracia vasca, en boca de su líder Arnaldo Otegi, afirma que la alternativa a la ley de la selva es un orden social justo. Lo que no dice, es que ello no es posible dentro del sistema capitalista. Es decir, miente, vergonzosa y malévolamente.

No hay situación viable para la clase obrera dentro del capitalismo. Históricamente, a lo máximo que ha aspirado la aristocracia obrera europea es a perseguir un bienestar social que el capitalismo permitió en ciertas décadas de finales del siglo pasado.

Ello fue posible en épocas de bonanza económica, obligado a intentar desdibujar las ventajas sociales de la URSS mientras sacaba un plus de la explotación de sus colonias en África y Asia. Hablamos de países avanzados y ese bienestar era para el proletario sumiso y comprometido con el sistema capitalista de su tiempo.

En los tiempos que nos ha tocado vivir, la gran mayoría de sumisos no encontrará cobijo bajo las tenebrosas alas del capital pues hoy la lucha entre diferentes potencias, intereses y capitales es total. Por eso es tan necesario el proceso de concienciación y organización e intercomunicación de la clase obrera mundial.

¿Es posible una policía del pueblo bajo la doble ocupación y bajo los sistemas capitalistas que sufre Euskal Herria Norte y Sur?

Lo que caracteriza a una policía del pueblo no es que su nombre aparezca en euskera o que lleve boina, por muy roja que sea. En realidad, lo que le da sentido es que proteja los intereses de la clase obrera y no los intereses de los capitalistas y de la sacrosanta propiedad privada.

La policía española, guardia civil y diversas policías autonómicas españolas en Euskal Herria tienen un objetivo superior. Esto es, guardar el orden y la propiedad burguesas. Hay que decir claro que la policía española autonómica se nutre de los sentimientos más corporativos, primitivos, de derechas y retrógrados que pueden encontrar entre los y las candidatas de la población vasca.

¿La aportación política de EHBildu para los próximos cuatro años

El presidente de EHBildu da a entender que los demás no nos enteramos de casi nada. Acusa de frivolidad e infantilismo a organizaciones comunistas vascas y en general mantiene el discurso histórico de la socialdemocracia. Cuando no tienen argumentos comienzan a insultar. Nada nuevo.

Aboga por un frente amplio. EHBildu mantiene un discurso muy similar al PNV. Es lógico. La cosa está entre diversas fracciones de la burguesía vasca. La cuestión principal es que no tienen (ni lo pretenden) una alternativa a la barbarie que nos caerá encima. Es decir ¿piensan que saldrán bien de ese desastre?

No pueden imaginar una vida cotidiana, personal, familiar que esté condicionada por la lucha que toda revolución exige para cambiar las cosas de una manera radical. No están a la altura de las necesidades de la clase obrera sino de una parte de la burguesía, de la pequeña burguesía.

La dirigencia de EHBildu nos habla de actualizar el proyecto nacional

Nos da la sensación amarga de que, al igual que la EITB-PNV, nos tratan como a idiotas. La nación obrera vasca tiene derecho a existir y no hay ningún cuestionamiento “democrático” a tal respecto. Lo que nos importa es el derecho de las clases oprimidas a luchar y conseguir un futuro mejor para sus generaciones. Todo lo demás no tiene interés salvo para los pudientes que carecen de conciencia de clase explotada.

Nosotros no hablamos del derecho burgués que delimita o anula el resto de derechos. Cuando al capital le interesó descolonizar los continentes lo hizo para seguir enriqueciéndose. No nos interesa el derecho burgués de la autodeterminación que se regirá bajo la dictadura del capital en el texto, tiempo y territorio en particular. Nosotras y nosotros somos bien claros: Exigimos el derecho a construir el Estado Socialista Vasco. Y si la burguesía y el gran capital se niegan volveremos, una vez más, a sentir en nuestras carnes la opresión nacional y de clase.

¿Es posible otro mundo dentro del sistema capitalista?

Entrados ya en el siglo XXI pensamos que seguir apostando por el capitalismo es negar el futuro a nuestras generaciones venideras. No solo hace falta una Revolución Social Vasca que cambie radicalmente el sistema de producción capitalista. Tenemos que contar, como decía el CHE Guevara, con el factor humano.

El cambio radical económico que devenga en cubrir las necesidades de todo el mundo no se podrá dar si no somos conscientes de los principales valores a preservar: el ser humano, su bienestar, educación, salud, ocio, igualdad, humildad, carácter colectivo, compromiso, entrega desinteresada, transmisión… Saber que otros pueblos caminan por el mismo sendero....

Jon Iurrebaso Atutxa 2021-05-30

 

https://eh.lahaine.org/eusk-cast-la-de-ellos