Principal |
Nacionales E.Herria :: 16/06/2021

Espainiako polizia autonomikoak beti ere ordena burgesaren alde

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako Mugimendua
Mobilizazio egutegi bat antolatu dute Petronorreko langileek eta Bizkaiko beste hainbat enpresen borrokekin bat egiten ari dira ekimen ezberdinetan.

Mobilizazio egutegi bat antolatu dute Petronorreko langileek eta Bizkaiko beste hainbat enpresen borrokekin bat egiten ari dira ekimen ezberdinetan. Ekainaren 15 goizean ertzaintzak Muskizko findegiaren aurrean piketea egiten ari ziren langilei erasotu die.

Beste behin ere, Estatu burges espainiarraren polizia autonomikoak diseinatutako bere rol politikoa bete egin du. Polizia militarizatua praktikan eta arlo juridikotik etor lekioken akusazioetatik babesturik ere.

Hau da, aspaldi honetan sistema eta bere borreroen praktika salatzen ausartzen dena “gorroto delitua”-z akusatua izatea oso posiblea da. Itzela da. Eurek dira jo egiten dutenak, langileriaren kontra egiten dutenak, egundoko soldata kobratu eta abantaila ezberdinak dituztenak eta, hala ere, bere praktika salatzea “gorroto delitua” kontsidera daiteke.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresio Kontrako Mugimenduak bat egiten du euskal langileriarekin eta are gehiago kolpatuak eta errepresioa jasotzen dituztenekin.

Amnistia Osoa

Independentzia eta Sozialismoaren alde.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako Mugimendua - 2021-06-15

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/fY3K