Principal |
Nacionales E.Herria :: 27/07/2021

1936ko uztaila bukaeran, EAE-ANVren 2. Batailoia sortzeko lehen urratsak eman ziren 'Euzko Indarra'

SARE ANTIFAXISTA
Oroimena, duintasuna eta borroka ! 85 Urteurrena 1936 * 2021

1936ko uztaila bukaeran, EAE-ANVren 2. Batailoia sortzeko lehen urratsak eman ziren 'Euzko Indarra'

Oroimena, duintasuna eta borroka ! 

85 Urteurrena 1936 * 2021

Katu Bordagaray @KatuBordagaray Oroimena Haria... 

- Euzko Indarra izena EAE-ANVk Donostiako alde zaharrean zuen elkarte/egoitzaren izenetik dator

- Maria Cristina, Polloe eta Loiolako enfrentamenduetan parte hartu zuten gazte ekintzaileak izan ziren batailoiaren gehiengoa hasieran.

Mario Salegi Euzko Indarraren sorreraz:

- Euzko Indarraren lehen komandantea Jose Placer ekintzaile arabarra izan zen. 

Faxistek Gernikako bonbardaketaren ostean harrapatu eta Gasteizen fusilatu zuten 1937ko Uztailaren 5ean

- Gipuzkoan jasotako borroka esperientziak EUSKO INDARRA sendotu zuen. Komunikazio, intendentzia eta garraio estrukturak sortu ziren. Ekintzaileek komisario politikoaren figura ezarri zuten euren batailoietan

- Euzko Indarra Saseta komandatearen batailoi kuttuna zela esaten zen. 

Honen gidaritzapean, ekintzaileek Asturiaseko frontean borrokatu zuten 1937ko otsaileko Areceseko ofentsiban

- Areces sarraski izugarria izan zen. Euzko Indarrak gudan zehar pairatuko zuen baja kopururik handiena izan zuen (ia batailoi erdia). 

Saseta bera ere bertan hil zuten.

Egun, bertakoek 'El Pradón de los vascos' izenez ezagutzen dute gudazelaia

- Bizkaiko defentsan borrokatu ostean, EAE-ANVren 2. Batailoiak Cantabriako fronteetan borrokatu zuen

- 1937ko abuztua, Santoña.

Euzko Indarra tropa italiarrei errenditzen da.

Jaurlaritzaren aurkako irainak.

Iturri ezberdinen arabera, zenbait gudari ekintzailek granadak lehertuz bere buruaz beste egin zuten 'politikariek traizionatu zituztela' eta 'errendituko ez zirela' oihukatuz.

- Gudari ekintzaileek lan batailoiak, espetxe zigor luzeak eta fusilamenduak pairatu zituzten.

Ihes egitea lortu zuen gutxiengo batek deserrira jo behar izan zuen, bertatik hurrengo urteetan euren jardun politikoari ekinez ahal zuten neurrian.

https://sareantifaxista.blogspot.com/2021/07/1936ko-uztaila-bukaeran-eae-anvren-2.html?s=09

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/fY7c