Principal |
Nacionales E.Herria :: 28/07/2021

Palestinar preso politikoak gose greban berriz ere

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua
Nazioarteko zuzenbidea urratzea dohainik ateratzen zaio Estatu sionistari. Zergatik ?

Palestinar preso politikoak gose greban berriz ere

 

Israelgo espetxeetan gose greban dauden palestinarren kopurua 14ra igo zen joan den 25ean atxiloketa administratibo salatu eta euren askatasuna aldarrikatzea helburuak dituztelarik. Izan ere, palestinarrak atxiloketa administratiboaren bitartez prozesurik eta kargurik gabe espetxeratzen dituzte. 

Nazioarteko zuzenbidea urratzea dohainik ateratzen zaio Estatu sionistari. Zergatik ? Sionistek palestinarren lurraldea okupatzea, erbestean dauden ia 6 millioi palestinar euren etxera bueltatzen debekatzea, palestinarren etxeak suntsitzea edo lapurtzea, Palestina bera okupatzea, apartheid basatiena lau haizeetara lotsarik gabe zabaltzea, eten gabeko hilketak eta abar luze bat, kapitalak eta inperialismoaren pean dagoen Nazioarteko Komunitate ofizialari berdin zaiolako.

Aipatzen ari garen atxiloketa administratibo edota mugarik gabeko atxiloketa gaitzesteko eta bere askatasuna aldarrikatzeko azken adibidea Ghazanfar Abu Atwanq dugu zeinak 65 eguneko gose greba bat burutu behar izan duen.

Hilabete honetan zabaldutako txosten baten arabera, okupazio armada sionistak 5.400 palestinar baino gehiago atxilotu ditu 2021eko lehen seihilekoan, tartean 854 adingabeko eta 107 emakume. Esatea ere, gaur egun ia 5.000 palestinar preso politiko daude espetxe sionistetan. Horietatik 225 adingabekoak direnak.

Preso politiko palestinarrak kalera !

Sionistak Palestinatik alde egin !

Amnistia osoa!

Independentzia eta Sozialismoaren alde!

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua 

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/fY7g