Principal |
Nacionales E.Herria :: 17/04/2022

[Eusk/Cast] JARDUN Koordinadorak 2022ko Aberri eguna antolatu du Gernikan

La Haine Euskal Herria
“Aberri gorria, biharko Euskal Herria” “Independentzia eta Sozialismoa”, “Euskal Herri langilea Aurrera” eta “Amnistiarik gabe bakerik ez” lelopetan manifestatu dira.

[Euskera]

Koordinadora hau osatzen duten antolakunde ezberdinak Gernikan manifestatu dira “Aberri gorria, biharko Euskal Herria”; “Independentzia eta Sozialismoa”, “Euskal Herri langilea Aurrera”; “Presoak Kalera Amnistia osoa” eta “Amnistiarik gabe bakerik ez” lelopetan. 

Igande honetan, apirilaren 17an, JARDUN Koordinadorak Aberri Egunerako deialdia zabalduz, 1000 pertsona inguru batu ditu Euskal Herri Langilearen nazio auzia aldarrikatzeko helburuarekin.

 Zanpantzarrak aitzina, ekimena Merkurio Plazatik atera den manifestazio batekin hasi da, bidean amnistiaren eta emakume langileen aldeko ekintzak burutu dira. Manifestazioa  Pasealeku plazan irakurri diren diskurtsuekin bukatu da: lehenengo biak Anti Imperialist Action eta Anti Interment Comitee erakundeek bidalitako elkartasun mezuak izan dira eta azkenik JARDUN Koordinadoraren diskurtso politikoa.

Manifestazioa ezustekorik gabe igaro da. Hala ere, Iruñetik atera den busak arazoak eduki ditu ailegatzeko Polizia Nazionalak Urdiainen gelditu duelako, barruan zegoen jendea identifikatuz.

Bukatzeko JARDUN Koordinadorak Euskal Herri Langilearen alternatiba bakarra independentzia eta sozialismoare eskutik etorriko dela aldarrikatu du. Bukatzeko Eusko Gudariak eta Internazionala abestu dira.

[Castellano]

Las diferentes organizaciones que conforman esta Coordinadora se han manifestado en Gernika bajo los lemas “Aberri gorria, biharko Euskal Herria, “Independentzia eta Sozialismoa”, “Euskal Herrilangilea Aurrera”, “Presoak Kalera Amnistia osoa” y Amnistiarik gabe bakerik ez”.

Este domingo, 17 de abril, la Coordinadora JARDUN ha convocado el Aberri Eguna reuniniendo a unas 1000 personas para reivindicar la cuestión nacional del Pueblo Trabador Vasco.

 Junto a un grupo de Zanpantzar, el acto ha comenzado con una manifestación que ha partido de la Plaza Mercurio y durante el trayecto se han llevado acabo diferentes actos por la revindicacion por la amnistia y de las mujeres trabajadora. El acto ha finalizado con los discursos que se han leído en Pasealeku Plaza: los dos primeros han sido mensajes de solidaridad enviados por Anti Imperialist Action y Anti Interment Comitee y por último el discurso político de la Coordinadora JARDUN.

La manifestación ha transcurrido sin sobresaltos. Sin embargo, el autobús que ha salido de Pamplona ha tenido problemas para llegar porque la Policía Nacional lo ha parado en Urdiain, identificando a la gente que estaba dentro.

Para finalizar, la Coordinadora JARDUN ha reivindicado que la única alternativa para El Pueblo Trabajador Vasco vendrá de la mano de la independencia y el socialismo. Para finalizar se han cantado el Eusko Gudariak y la Internacional.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gA6v