Principal |
Nacionales E.Herria :: 06/06/2022

[Donostia] Larunbateko gertakarien harira:

Alde Zaharreko Gazte Asanblada
Arratsaldeko 20:30ak aldera AZGA-ko kide bat eta auzoko gazte bat erasotu eta jipoitu zituzten ildo sozialistako 20 bat kidek

AZGA-tik argi utzu nahi dugu atzoko gertakariak ez ditugula inundik inora onartzen. Arratsaldeko 20:30ak aldera AZGA-ko kide bat eta auzoko gazte bat erasotu eta jipoitu zituzten ildo sozialistako 20 bat kidek, eta esan beharra dago gainera ildo sozialistako mil i tante asko kanpotik etorriak zirela.Gainera egoera lasaitzera sartu zen auzotar oro mehatxatua eta erasotua izan zen ildo sozialistako militanteen aldetik.

Gaueko 12:00ak aldeera AZGA-ko bi kide kalean zeudela ildo sozialistako 3 kide aurretik erasotua izan zen kidearengana harropuzkeriz oldartu ziren AZGA-ko beste kidea egoera lasaitzen saiatu arren ildo sozialistako 40 bat militante kalearen 2 muturretatik (Atzeko aldetik sartu zirenak buruestaliak) kristalezko boteilak auzotarroi botaz auzotarron aurka oldartu ziren.

AZGA-ko kideok argi dugu eraso hauek aurrez antolatuak izan zirela eta gainera hainbat herritako ildo sozialistako militanteak auzotarrak erasotzera etorri zirela.

AZGA-tik ere argi esan nahi degu bart gauean ildo soziliastak kide batek bere portalean jasandako erasoa salatzen dugula eta AZGA-k ez duela inolako erasorik onartu.

Gatazkaren albo kalteak auzotar ororengan zabaldu dituzten honetan auzotarrei dei egiten diegu bihar, astelehena, arratsaldeko 19:30etan TR1NITATE PLAZAN burutuko den agerraldira etor daitezen!

AUZOAN LASAI ETA BAKEAN BIZI NAHI DUGUI EZ DUGU INOLAKO ERASORIK ONARTUKO!

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gB0x