Principal |
Nafarroa :: 18/08/2022

[Leitza] Festetako eraso faxisten aurrean

Leitzako Txozna Batzordea
Leitzako Txozna Batzordetik aurten herriko festetan eman diren eraso faxistak gogor salatu nahi ditugu.

Leitzako Txosna batzordeak salatutako erasoaren aurrean bizilagunek argi adierazi dute ez dituztela eraso faxistarik onartuko.Abuztuaren 9ko gauean, festak hastear zeudela, beheko txozna erasotu ziguten. Bertan "Muerte a los terroristas" idatzi eta pintura gorria bota zuten. Hurrengo egunak eraso berririk gabe joan ziren, festetako azken eguna iritsi zen arte. Abuztuaren 15eko gauean, berriro ere txoznako atean mezu bat utzi ziguten. Mezua herritar bati bideratua zegoen, bertan berari eta bere familiari mehatxu zuzena eginez.

Leitzako Txozna Batzordetik erasotua izan den herritarrari eta bere farniliari elkartasun eta babes osoa adierazi nahi dizkiogu, eta aldi berean, Euskal Herria hainbestetan erasotu duen eta erasotzen jarraitzen duen faxismo espainiarra salatu. Guk argi dugu ez dugula eraso faxistarik onartuko eta horrelakoak berriro gerta ez daitezen borrokan jarraituko dugula.

Hau guztia salatu eta erasotua izan den herritarrari eta bere familiari elkartasuna eta babesa adierazteko agerraldia deitzen dugu abuztuaren 18an, osteguna, 19:00etan herriko plazan.

Faxismoari STOP! Gora Euskal Herria antifaxista!

Leitzako Txozna Batzordea

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gB7C