Principal |
Euskal Herria :: 19/09/2022

Elias Fernandez Castañares euskal preso politiko ohiaren heriotzaren harira

Aske

Elias Fernandez Castañares euskal preso politiko ohiaren heriotzaren harira:

Lehenik eta bein, gure besarkadarik handiena Eliasen senide eta lagunei

Eliasek, Euskal Herriaren askatasun nazional zein sozialaren alde bizia eman zuen, honen ondorioz, 27 urte eman zituen Espainiar Estatuko kartzeletan preso. Gatibu egon den urte guztietan, etsaiaren aurrean, zutik eta irmo mantendu izan da. Kartzelatik atera ostean ere, Eliasek ez du iparra galdu, izan ere, azken hamarkada honetan, Euskal Herriaren independentzia eta sozialismoaren aldeko borrokan eman den aldaketa ideologikoaren aurrean erakutsi duen duintasuna eta koherentzia erabatekoa izan da.

Izan ere, Eliasek hamarkada luzez, Euskadi ta Askatasuna antolakunde iraultzailean militatzera bultzatu zuten arrazoi eta motibo berdinak bere horretan mantendu ditu, militantzia iraultzailean erakutsi duen konpromisoa, koherentzia eta duintasuna erabatekoa izan delarik.

Zuk jarraitutako bidearen lekukoa dagokigu guri hartu eta aurrera eramatea.

Eskerrik asko Euskal Herriaren askatasunaren aldeko borrokan egindako ekarpenagatik

Agur eta ohore Elias.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gB99