Principal |
Nacionales E.Herria :: 19/06/2023

“LGTBI kolektiboaren borrokan, Francisen eta Mikelen lekukoa hartu behar dugu"

Kepa Ugarte
Xabier Susperregiri (“Francis” liburua) elkarrizketa

JUN15

Xabier Susperregi (“Francis” liburua): “LGTBI kolektiboaren borrokan, Francisen eta Mikelen lekukoa hartu behar dugu”.

Ekainaren 17ko LGTBIfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunerako egun gutxi falta direnean iritsi zaigu, besteak beste, Bartzelonako metroan eta Abanto-Zierbenako festetan gertatutako erasoen berri. Zoritxarrez, ez da lehenengo aldia; bigarrena, hirugarrena, laugarrena… ere ez. Ekainaren 10ean, 44 urte bete ziren polizia batek “Francis” ezizenagaz ezaguna zen Vicente Vadillo trabestia hil zuela, Errenterian. Haren omenez, liburua plazaratu du Xabier Susperregik.

Kepa Ugarte Martiarena / Euskarazko kazetaria / EH

Besteak beste, ekainaren 28ko Sexu Askapenerako Nazioarteko Egunaren inguruko ekitaldien barruan, Bilbon aurkeztuko du liburua Susperregik. Ekitaldia hilaren 26an, astelehenean, izango da, 19:00etan, Zirika Gunean. E28rako, 19:30ean, Zabalburu plazan ipini dute manifestaziorako hitzordua.

Bitartean, “Francis” liburuaren nondik norakoez berba egin digu Xabier Susperregik.

Zerk bultzatu zintuen "Francis" liburua idaztera?

Gaia beti izan dut aurrez aurre. Dagoeneko, txikia nintzela, Francisen aldeko pintaketarekin topo egiten nuen egunero, herrian. Jakin banekien zer bidegabekeria egin zuten berarekin; baina, bere inguruko guztia oso enigmatikoa zen.

Egun batean, Francisen omenez egindako ortzadarraren koloreetako zebrabidera iritsi nintzen eta orduan pentsatu nuen gainontzeko lagunek bezala gurutzatu behar ote nuen edo liburu hau idazteari ekin behar ote nion.

Zertan lagundu zuen Francisek LGTBI mugimenduaren gaur egungo borrokan?

Francis erreferente bat izan zen eta bere hilketa mugarri bat LGTBI kolektiboaren historian. Mikel Martinek eta gertuko beste pertsona batzuek euren memoria bizirik mantendu dute. Orain, Julen Mendoza Errenteriako alkate ohiak dioen bezala, euren lekukoa hartu behar dugu.

Francisen hilketak mugimendu bat bultzatu zuen.

Zer aurki dezakegu liburuan?

Egia esan, liburua hau idatzi aurretik, LGTBI gaia behin bakarrik jorratuta neukan, hil zen ekintzaile egiptoar bati buruzko lan batean. Liburu honi esker, homofobiarik gabeko mundu baten alde egunero lan egiten duten pertsona askorekin harremanetan egon naiz. Nire aletxoa ahalik eta modurik onenean jartzen saiatu naiz, liburuko orrialdeetan aktibisten testigantza baliotsuak jasoz.

Liburuan hainbat lagunen testigantzak jaso dituzu. Tartean, duela hilabete batzuk hil zen Mikel Martinena ere bai.

Liburua Mikeli eta beste pertsona bati eskainita dago. Bizia segatu zioten Francisi omenaldia egin nahi diot; baita egunero beren eskubideen alde borrokan ari diren lagun guztiei ere.

Barrenean eztadaida piztu zait orain: inork ez badio Mikelen bizitzari libururik eskaintzen, imajinatzen dut egunen batean nik egingo dudala. Hala ere, nahi duenak erronkari erantzun diezaiola. Ekitea urrats bat ematea bada.

- Zein ideia, hausnarketa edo aldarrikapen plazaratu gura duzu liburu honen bitartez?

Errebindikatzea Francis batez ere bizitza, adiskideak, familia edota bide guztietatik aurkitzen saiatu naizen aurpegi bat zuen pertsona bat zela. Hori bezain baliotsua.

Espektakuluaren inkognita nagusitzat jotzen zuen bere burua Francisek. Bera eta inguratzen zuen guztia oso ezezaguna izan da. Aurrean genuen Francisengana hurbiltzea erronka izan da. Liburu hau urrats bat besterik da da egingo dugun bidean.

https://sareantifaxista.blogspot.com/2023/06/xabier-susperregi-francis-liburua-lgtbi.html?m=1&s=09

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gE2b