Principal |
Nacionales E.Herria :: 21/06/2023

Gaur hasten da Valentina Morisolen eta Gaizka Astorkizga "Fitoren" kontrako epaiketa Madrilen

La Haine - Euskal Herria
Iñaki Bilbao “Txikito” euskal preso politikoarekin elkartasun ekintzengatik atxilotu zituzten 2020ko azaroan

2020ko azaroan atxilotu zituzten Valentina eta Fito audientzia nazionalaren aginduz hainbat kale borroka ekintzak egotzita. Egun haietan Iñaki Bilbao euskal preso politikoa gose greban zebilen Irailatik Euskal herriaren independetzia eta sozialismoa aldarrikatuz zein kartzeleko kondizio txarrak salatuz, eta honekin eman ziren mobilizazio zein elkartasun keinuen testuinguruan atxilotu zituzten bi militanteak 9 hilabete baino gehiago preso mantenduz. Hala ere hainbat ekintza leporatzen dizkiete eta ez bakarrik Txikitoren aldeko ekintzak izan ere Patxi Ruizen euskal preso politikoaren aldeko kale borroka ekintzak era agertzen dira akusazioan. Honen ondorioz Valentina eta Fito kartzelako arriskuan daude berriz 2 eta 4 urteko zigor eskaerekin.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gE2s