Ostiral honetan uztailak 21 langile bat hil da Aratz enpresan, Gasteizen, 33 urteko gazte bat zen. Langilea prentsa handi batean geratu zen arrapatuta eta momentuan hil egin zen. Enpresako sindikatuek segurtasun neurrien falta salatu dute.
Bestalde astelehenean Arrasaten eraikuntza lanetan zebilen gizonezko batek bihotzekoa izan zuen eta horren ondorioz hil egin da ostiralean ere. Istripu lan hau salatzeko hainbat sindikatu konzentrazio bat deitu dute uztailaren 26an, Arrasateko Udaletxe plazan 11:30etan.