Principal |
Nacionales E.Herria :: 01/08/2023

Jon Etxabe eusko gudaria hil egin da

La Haine - Euskal Herria
ETA eta LKIko militantea izan zen eta 50 urteko espetxe zigorra jaso zuen Burgoseko auzian

Jon Etxabe Garitazelaia (Elgoibar, Gipuzkoa, 1933-2023) ETAko militantea izandakoa atzo zendu zen. Apaiz sartu zen 1950eko hamarkadaren bukaeran; «jazarpen urte gogorretan» ETAko kide batzuei laguntzen hasi, eta erakundean sartu zen Txabi Etxebarrieta hil eta gutxira. 1969an, ordea, Mogrovejon (Espainia) atxilotu zuten, eta Burgosko auzian epaitu zuten.

Haatik, 50 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Zazpi igaro zituen giltzapean Zamoran, eta beste bat Lleidako monasterio batean (Herrialde Katalanak).

Ordurako, ETAren VI. biltzarraren ondotik, Liga Komunista Iraultzaileko militantea zen Etxabe. eta geroago bere militantzia politikoa Zutik-en jarraitu zuen ondoren.

1976an irten zen libre, amnistiarekin, eta apaizgoa utzi zuen. Euskara irakasle hasi zen eskola publikoan, eta hor ere bere ideiengatik borrokan jardun zuen D eredua lortzeko. 60 urterekin hartu zuen erretiroa.

Azken urteetan, euskal presoen eskubideen alde jardun zuen; 2014ko otsailean, Maria Serviniren aurrean deklaratu zuen, frankismoaren aurkako kereila ikertu duen epaile argentinarraren aurrean. 

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gE5F