Principal |
Nacionales E.Herria :: 03/08/2023

Ainhoa Barbarin euskal preso politikoa bigarren aldiz espetxeratu dute

La Haine - Euskal Herria
Otsailean lehen aldiz kendu zion hirugarren gradua Audientzia Nazionalak, ez zela nahiko damutu argudiatuta.

Pasaden ostegunean Eusko Jaurlaritzak hirugarren gradua onartu zioten arren, Ainhoak berriz ere espetxera itzuli beharko du, Audintzia Nazionalaren fiskalak aurkeztutako helegitea dela eta, izan ere gutxienez hauen partetik erabaki bat egon arte espetxean preso jarraituko duelarik.

Ez da lehenengo aldia gertaera hauek errepikatzen direnak izan ere Espainako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari espetxeen konpetentzia eman zioenetik Audientzia Nazionalak sistematikoki helegiak aurkezten ditu hirugarren gradua lortzen duten euskal preso politikoen aurka, gainera duela hilabete gutxi aldaketa bat eman zen eta helegia aurkeztearekin jada berriz espetxera buelta suposatzen du erabaki bat egon arte, egoera honek hainbat euskal preso politikoen espetxeratzea ekarri duelarik.

Oraingo honetan berriz Ahinoari gertatu zaio duela hilabete batzuk gertatutakoaren antzekoa, otsailean aske geratu zen baina Audientzia Nazionalak hirugarren gradua kendu zion bere damua ez zegoela nahiko argi argudiatuz. Ainoha Barbarinek ordea hirugarren graduko eskakizunak betetzen ditu, izan ere kondenaren 2/3 beteta dauka.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gE5I