Principal |
Nacionales E.Herria :: 02/09/2023

La Vuelta Espainako txirrindulari martxa nazionala 2 etapa izango ditu Euskal Herrian

La Haine - Euskal Herria
JARKI antolakunde iraultzaileak martxa hau dakarren zapalkuntza nazionala eta soziala salatu du.

La Vuelta espainako martxa txirrindulari nazionala irailaren 9an iritsiko da Euskal Herrira, konkretuki Ipar Euskal Herritik eta Nafarroatik pasako da 14. etapa, Zuberoatik sartuko dena eta hainbat herri zeharkatu ondoren Larra-Belaguan bukatuko da. Hala ere hau ez da izango Euskal Herria zeharkatzen duen etapa bakarra izan ere 15. etapa Iruñean hasiko da irailaren 10an eta Lekunberrrin bukatuko da, Nafarroako hainbat herrietatik pasa eta gero, besteen artean Etxauri, Belakoain, Artazu, Lizarra, Lizarraga, Etxarri Aranatz eta Irurtzunetik igaroko da.

Azkeen urteotan ohiko gauza bihurtu da La Vuelta-ren etaparen bat Euskal Herritik pasatzea edo kasu honetan bezala hastea, hala ere historikoki ez da horrela izan, izan ere, ekimen honen antolatzaileak 33 urtez egin zuten uko Euskal Herrira bertaraztea eta ez zen izan 2011 arte, ETAren su etenaren arte, Euskal Herrian berriz ere presentzia izan zutela.

2023ko edizio hau errepresioa markatu du, izan ere, Herrialde Katalanetan 4 independentista atxilotu zituzten txirrindulari martxa honen kontrako sabotaje ekintza egiten saiatzea leporatuta. Ez da izan errepresio kasu bakarra honelako ekimenetan izaten duena lekuko, esaterako uztailean Euskal Herrian, Tour-a Frantziako txirrindulari martxa nazionala euskaldunon lurraldean hasi zen eta 23 identifikatu eta 11 pertsonen kontrako ikerketa utzi zituen.

Martxa honen aurrean JARKI antolakunde iraultzaileak Espainako estatu kapitalista eta euskal burgesiak beraien proiektu nazionalari jarraiki Euskal Herri Langileak pairatzen duen zapalkuntza nazional eta sozialean sakontzeko eta erreproduzitzeko nahari La Vuelta-ren burutzea lotu du, honen kontrako kanpaina abiaraziz.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gE6c