Principal |
Nacionales E.Herria :: 03/09/2023

Juan Kruz Mendizabal pedofiloa Beasaingo elizako apaiz laguntzailea izendatu dute

Mikel Garcia Idiakez
Mendizabal Gipuzkoako bikario nagusi izan zen eta udalekuetan sexu gehiegikeriak egin zizkien hainbat adin txikikori, haiekin zuen konfiantza baliaturik.

Duela urte batzuk, hainbat gizonek jarritako salaketek azaleratu zuten 2001 eta 2005 urteen artean gertaturikoa: eskauten Elizaren ordezkari gisa 13 eta 16 urte bitarteko neska-mutilen kanpalekuetan parte hartzen zuen Mendizabalek, eta sexu gehiegikeriak egin zizkion hainbati. Biktimetako batek Berrian kontatu zuenez, lo zegoela zakila eta barrabilak ukitu zizkion elizgizonak, beste eskuarekin bere burua masturbatzen zuen bitartean; mutikoak kontatu zuenean, Mendizabalek ukatu egin zuen eta mutikoak amesgaiztoa izan zuela adierazi zuen.

Gerora, baina, salaketen harira Elizak abiaturiko prozesuan, sexu gehiegikeriak onartu egin zituen Juan Kruz Mendizabalek: monasterio batera bidali zuen Elizak eta debekatu egin zion publikoki apaiz aritzea, baita adin txikikoekin egotea inguruan heldurik ez bazegoen.

Dirudienez, Goierri aldean hainbat meza eman ditu azken urteetan. Orain, esan bezala, Beasainen aritzeko izendapena jaso du.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gE6o