Igor Gonzalez 2005. urtean espetxeratu zuten 20 urteko espetxe-zigorrera kondenatuta ETAn militatzeagatik. 2005tik dispertsatuta egon zen eta espainar estatuko hainbat espetxetan pasa zituen urteak, esate baterako Andaluziako Puerto II espetxean egon zen gatibu eta Soriako espetxera lekualdatu zuten beranduago. 2017an Zaballara urbildu zuten denbora gutxiz bere amari azken agurra hemateko, larriki gaixorik baizegoen, hala ere ertzaintzak bakarrik ordu bat ikustea utzi zion eta beti ertzaintzaren presentziarekin. Ez zen izan 2020ko uda arte, Euskal Herriko espetxe espainoletara ekarri zutela, konkretuki Martutenera. Lekualdaketa hau gauzatu zen hirugarren gradua ukatu ondoren, nahiz eta Igor jada beteta zuen bere kondenaren herena. Gertaera hauen gutxira, 2020 irailaren 4an, eusko gudaria hilda agertu zen bere ziegan, Martuteneren bertsio ofiziala bere buruaz beste egin zuela esanez. Gertara honek milaka euskal herritarren erreakzioa ekarri zuen eta kaleak hartu zituzten Igor Gonzalezen heriotza hilketa bat bezala seinalatuz eta espetxe politikak seinalatuz.