Principal |
Nacionales E.Herria :: 06/09/2023

Tratu txarrak eta meatxuak komuniate musulmaneko emakumeen kontra salatu dituzte Baionan

La Haine - Euskal Herria
Ez da lehenego aldia honako jarrerak pairatu izan behar dituztela Txik Txak-eko autobusetan.

Hurrengo komunikatua zabaldu dute Ipar Euskal Herriko antifaxistak egoera hau salazeko eta faxismoari aurre egiteko deia zabaltzeko:

Baionan bizi diren eta Euskal Herrikoak direla aldarrikatzen duten integrista, faxista eta islamofobo katolikoei erantzuna.

Euskal Herria beti aldarrikatu da eta beti izango da harrera lurra bat. Gu, Euskal Herriko biztanle askeok, jakinarazten dizuegu beti uko egingo diogula gure lurretan faxismoa jartzeari eta minoritateen aurkako edozein diskriminazio motari. Zuen esku-orri onartezina, arrazakeria, homofobia, sexismoa eta xenofobiaren beteta, legeak kondenatzen duen gorrotorako deia da (prentsa askatasunari buruzko 1881eko uztailaren 29ko Legearen 23-24. bis artikuluak). Zuen ekintzen ilegaltasunetik haratago, zuen diskurtsoak Euskal Herriaren balioen aurka doan populazioen banaketa zabaltzen du, bereziki gure kulturak beti borrokatu duen asimilazio baten predikatuz. Faxistak, gu gira botako zaituztegunak. Euskal Herria beti izan da eta beti izanen da antifaxista.

Alerta Antifaxista: Baiona / Bayonne

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gE77