Principal |
Nacionales E.Herria :: 14/09/2023

Gaur duela 21 urte Ertzaintzak ur-tanketekin eraso egin zuen ‘Gora Euskal Herria!’ manifestazioa

Argia
Herri Batasunaren ilegalizazioaren harira 50.000 pertsona inguru mobilizatu ziren egun artan.

2002ko irailaren 14an, Ertzaintzak ur-tanketak erabili zituen ‘Gora Euskal Herria!’ lelopean manifestatzen ari ziren 50.000 lagunen aurka. Autonomia kalea beterik zela, manifestazio burua geratu zuen Zabalburu plazan Ertzaintzak hiru polizia ilara, hogei bat furgoneta eta ura jaurtitzeko tanketarekin.

Bi aste lehenago Batasuna ilegalizatu zuen Garzónek eta manifestazioa debekatu zuen. Pilotak jaurtitzen hasi zen Ertzaintza eta manifestariek eserialdia egin zuten, asko besoak altxata egoera baretzen saiatuz. Ertzainen tanketa ura botatzen hasi zen horien aurka, hasieran ur arrunta, gero ur urdina.

Hogeitik gora zauritu eragin zituzten, zaurituen artean begian eta bularraldean pilotakadak jaso zituzten herritarrak. Ibarretxe buru zela Eusko Jaurlaritzak eman zuen irudia Euskal Herriko historia politikoan sartu da: ikurrinari eusten zioten manifestariak, ur-tankeekin erasotuak.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gE7U