Gasteizko Udalak komunikatu egin zuen bere urrego urtetarako plangintza “segurtasun” materian. Urrengo asteetan jada hasiko dira kamara berriak jartzen, 17 momentuz, baina hauek proiektu haundi baten parte dira soilik non 100 kamara baino gehiago ipintzea aurre ikusita dago. Kamera hauek teknologikoki aurreratuak dira izan ere bereizmen ahalmen handia dute eta mugimenduak detektatzen dute, beste gauzen artean pertsona bat bere gorputzaren forma morfologikoaz identifikatzea baliatzen duena.
Kamerak ez dira izango kontrol sozialerako neurri bakarra, izan ere 2024an, Jose Erbina kalean udaltzaingoaren beste komisaria bat irekiko dute. Horren harira udaltzaingoan lan egiteko deialdi bat aterako dute eta OTA-ren 16 kide polizia lagunduko dute trafiko eremuan poliziaren lan karga murriztuz eta hauen aktibitatea beste eremu batzuetara trasladatuz.