Autogintza industrian diharduen Urdulizko lantokiko langileek hilabete honetan jaso zuten berria, non enpresak jakinarazi zien Mercaner-eko fabrika itxiko duela. Honek 148 langileen kaleratzea ekarriko du.
Langileek komunikatu batean azaldu zuten itxieraren erabakia “ez dutela hartu ez Urdulizen ezta Euskal Herrian ere ez, erabaki hau MECANER barnekoa den STELLANTIS multinazionalean hartu da, honetan ere Peugot, Citroen, Opel, Jeep eta hainbat marken egilea delarik.” Era berean langileak adierazi dute “MECANER bideragarri eta lehiakorra ez dela izan da eman diguten azalpen bakarra.Hau da, ez dute nahi luketen beste diru irabazten.” Hala ere Stellantis-ek erabakia hartu duen multinazionala estatu espainolean ia sei aldiz biderkatu zuen bere irabaziak 2022an non 476% bat haunditu zituen.
Kaleratze hauen aurrean irailaren 21an greba antontolatu dute langieek eta urriaren 7an manifestazio bat burutuko dute Urdulizen, era berean jendeari elkartasuna erakusteko mobilizazioetan parte hartzera deitu dute.