Lannemezaneko espetxean dauden bi euskal preso politikoak zigor ziega batera bidali dituztela jakinarazi dute egun hauetan. Duela gutxi, irailaren 22an Mikel Carrerak 30 urteko espetxe zigorra jaso zuen Manuel Abad PP-ko lehendakariaren exekuzioan parte hartzea leporatuta, eta 2010tik biziarteko espetxe zigorra betetzen du estatu frantsesan. Bestalde Aitzol Iriondo 2009tik dago preso erakundearen hainbat ekintzetan parte hartzea leporatuta.
Ohar baten bidez jakinarazi dute azkeen egunetan bi euskal preso politikoak jazartuak izan direla lehenengo miaketen bidez, modu zorrotz eta umilagarrietan, eta gero zigor ziegetara bidali dituztela. Oharran azaldu dutenez mendeku neurri bat izango litzateke hau, izan ere duela haste pare bat kartzelero batekin alterkadu bat izan zuten. Bukatzeko oharrak euskal preso politikoentzako irtenbide bakarra Euskal Herrian aske egotea dela aldarrikatu du.