Aurreko Bilboko Aste Nagusian, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak atxilotutakoen polizia-fitxak filtratu ziren komunikabide eta sare sozialetara, haien argazkiarekin eta izen-abizenekin, atxiloketak egin zituen polizia-taldearen intsigniarekin batera. Azaldu dutenez polizia-dokumentu baten orrialde batetik lortzen den irudi batetik abiatuta editatutako konposizioa da filtratutako informazioa.
Josu Erkorekak, segurtasun sailburua, gai honi buruz galdetuta izan zen atzo, eta beste gauzen artean ikerketa bat abian zela esan zuen, momentuz ez duena erredunik aurkitu. Honi gehitu zion “Ez dago kaltetuen salaketarik” galdetu ziotenean zegatik ez den ezabatu eduki hau sare sozialetik eta poliziak ez duela atxiloketak egiten profil arrazistetan oinarrituata argudiatu du baita ere.