Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako garraio sanitarioaren sektoreak bigarren greba eguna bete zuen atzo, asteartea, hitzarmenaren negoziazioaren blokeoa salatzeko, non langileek sektore pribatuen eta publiokoen lan baldintzak berdintzea eskatzen dute veste gauzen artean. Elkarretaratze horietako batean, Bilbon, istiluak izan dira Ertzaintzak langileen eserialdi baten aurka oldartzean eta pertsona bat identifikatu dute mozal legearekin isunduz.
Egun horretan, mobilizazioak deitu ziren hiru lurraldeetan: Gasteizen, Arabako Osasuneko Lurralde Zuzendaritzaren aurrean, Santiago ospitaleko sarreran eta Zumarragan; eta manifestazioa Basurtuko ospitaletik Lakuako Gobernuaren egoitzara, gutxieneko zerbitzuak torpedeatzea helburuarekin.
Lehenengo egunean, astelehenean piketeek galarazi egin zuten Bizkaian gutxieneko zerbitzuak betetzea, eta anbulantzia bat saboteatu zuten baita ere langileek. Gaurko egunean baita ere greba deituta dago eta piketeak antolatu dituzte, momentuz errepresiorik gabe.