Principal |
Nacionales E.Herria :: 12/10/2023

AHT-ren kontrako sabotaje ekintza bat burutu dute Oreretan

La Haine - Euskal Herria
Hondeamakina bat erre egin dute eta Ertzaintzaren kontrako margoketak egin dituzte.

Astehazkenean 23:15-ak aldera hondeamakina bat erre dute eta margoketak egin dituzte Oreretako AHT-aren obretan zipaioen kontra.  Azken urtean AHT-aren obrak azeleratu dira izan ere inbertsio handia egon da, 385,6 milioi guztira. ADIF-Alta Abiadurak 250 milioi euroko ekarpena egiten du, eta beste 135,6 milioi Eusko Jaurlaritzak finantzatzen ditu kupoaren bidez.

Hauek dira partidarik aipagarrienak:

- Bilbo-Vitoria-Donostia adarreko obrak: 170,39 milioi

- TEN-T korridoreak (Europa barneko garraio-sarea): 75,09 milioi

- Astigarraga-Irun tartea: 70,3 milioi

- Burgos-Gasteiz abiadura handiko linearen konexioa: 4,5 milioi

- Irungo geltokia: 4,1 milioi

 Honi gehitu behar zaio RENFE-ren aurrekontuak 32 milioi euro aurreikusten du Euskal Autonomia Erkidegoan Laudio, Barakaldo, San Mames, Autonomia eta Peñotako geltokietan inbertsioak egiteko.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gF1a