Jardun Koodinadora jakinarazi zuenez atzo Euskal Herriko hainbat unibertsitatetan Astindu dinamika abiarazi dute. Dinamika honek Ibaietako kampusean(Gipuzkoa), Leioako kanpusean(Bizkaian), Gasteizko kampusean(Araban) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan hasiko da. Astinduk azaldu duenez "Hezkuntza sistema estatu espainarren zein burgesiaren interesak babesteko tresna dugu, Euskal Herriko ikasleon dominazio eta zapalkuntza politiko eta ekonomikoa betikotzeko tresna" honen aurrean eta "zapalkuntza ororen gaindipenerako baldintzak sortuko duen hezkuntzaren" bidean "Euskal Herri Independiente eta Sozialista eraikitzea" beharrezkotzat jotzen dute. Honi segida hemanez azaldu dute beraien jardun politikoa "hezkuntza sistemaren problematika ezberdinen azterketa teorikoa egiteko, hauen inguruko kontzientziazioa sustatzeko eta hauei aurre egingo dieten antolakuntza eta proposamen politikoak praktikara eramateko dinamika modura" izango dela.
Era berean, Astindu kanpaina bat hasi du Euskal Herriko unibertsitateetan ikasleek pairatzen duten segregazio sozioekonomikoa seinalatuz eta euskeraren erabileraren baztertzea salatuz.