Ainhoa Barbarin euskal preso politikoaren hirugarren graduaren kontra ebatzi du Espainiako Auzitegi Nazionalak, Eusko Jaurlaritzaren eta Martuteneko espetxeko (Gipuzkoa) tratamendu batzordea onartu ziona.
Ainhoa Barbarin 2002an atxilotua izan zen estatu frantsesean eta 2006an estatu espainolera estraditatu zuten, non 25 urteko kondena bat betetzen du, erakundearen bi ekintzetan parte hartzea leporatuta, Malagan(Andaluzia) eta Salouen(Herrialde Katalanak) izan zutenak lekuko. Gaur egun 21 urte daramatza preso, eta beteak ditu zigorraren hiru laurdenak, hala ere, ez da auzitegi nazionalak presoaren hirugarren gradua eteten duen lehen aldia. Otsailean ere gradu progresioaren aurka ebatzi zuen. Gerora, berriz onartu zioten, baina fiskalaren helegitea tarteko, behin-behinean etenda egon da abuztutik hona