2002an atxilotu zuen Guardia Zibilak Mikel San Argimiro, PSOE-ko bi ministroen kontrako ekintza bat leporatuta, ez zena gauzatzera ailegatu eta tortura latzak eragin zizkion, izan ere, bere kasua Europako Giza Eskubideen Auzitegira heldu zen eta berea izan zen. Gertakari hauen ondoren espetxeratua izan zen Caceres-en eta beranduago Soriara lekualdatu zuten, azken urtera arte non Euskal Herriko espetxe espainoletara lekuandatu zuten.
Iaz hirugarren gradua onartu zion Lakuako Gobernuko Justizia Sailak, baina Auzitegi Nazional espainoleko Fiskaltzak helegitea aurkeztu ondoren kartzelaratu egin zuten berriz, beste kasu ugaritan gertatu den bezala. Orain hirugarren graduan ez ezik, baldintzapeko askatasunean da.