Principal |
Nacionales E.Herria :: 27/10/2023

Ortuellako Udalak hainbat muga jarri dio herriko Gaztetxeari

La Haine - Euskal Herria
Gazte Asanblada salatu duenez OGA arriskuan ikusten dute.

Atzo Ortuellako Gazte Asamblada komunikatu bat publikatu dute non udalak(EAJ) beraien jarduerei muga onartezinak jartzen dizkiola salatuz. Komunikatua gaztetxeak eta gazte asanbladak herriari eskaitzen dion laguntza oroitzen jarraitzen du “OGAk burutzen dituen jarduera soziokulturalak (tailerrak, kontzertuak, hitzaldiak...)” eta “herritar askok haien jarduerak aurrera eramateko behar duten espazioa (bilera gunea, entzegu gelak, sozializazio gunea, elkargunea....).” Bukatzeko jarduera hau guztiak arriskuan daudela salatu dute.

Ez da lehenego aldia gazte asanbladak udalarekin arazoak dituela, izan ere, pasaden hilabetean Euskal Jai ospatzerakoan “Udalak izandako kudeaketa gardentasun eta komunikazio falta” salatu zuten baita ere. Azaldu zutenez “udalak eskaini ziguten txosna jartzeko proposamena eta aukera, guk aurretikan eskaera formalik egin gabe. Guk baietza eman genien, Udaletxeak beste urteetan ez bezala gurekin konprometitu zirelako” hala ere egunak pasa hala “Egun batzuk igaro ondoren, jakinarazi ziguten Udalak ez zuela inolako enpresarik ordainduko txosna alokatzeko, eta dena OGAren kontura izan beharko litzatekeela, hasieran esan zutenaren bertsioa aldatuz.” Ekintza honek eraman zuen “baldintza horietan txosna publikoki jaietako komisioan errefusatzera” eta “OGAtik Euskal Jaiak modu independentean egitea erabaki dugula iragarri nahi dugu, gure ekimenez antolatutako ekintza alternatiboekin.” udalarekin akordiorik lortu ez zutenez jaia modu autogestinatu batean ospatu zuten.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gF37