2021eko inkesta soziolinguistikoaren datuei erreparatuz, euskararen kasuan, euskaraz errazago egiten dutenak erdaraz baino % 7,9 baino ez dira gaur egun, 212.838 hiztun Euskal Herri osoan.
Urteetako eboluazioan, euskareaz dakitenen multzia handi egin da 1991ko % 22,4tik 2021eko % 30,2ra. Baina ez da handitu, ordea, euskaraz errazago mintzatzen direla dioten hiztunen multzoa, euskal nagusitasunezko hiztunen multzoa alegia: % 7,7 ziren 1991n, eta % 7,9 dira 2021ean.
Gaur egunean, 800.000 lagun pasatxo gara euskaraz egiteko gai, baina horien artean laurden bat pasatxo bakarrik da euskaraz erdaraz baino hobeto egiteko gai, grafikoko alde horixka horretakoak.
Datuei erreparatuta, hizkuntza-gaitasunari dagokionez, zera ondorioztatzen du Iñaki Iurrebasok soziolinguistak: "Desoreka handia dago egungo Euskal Herrian: gaztelaniaren/frantsesaren gaitasuna indartsu azaltzen zaigu, eta euskal gaitasuna ahul. Datu horiek eta euskara-erdararen egoerei buruz bildu ditugun beste hainbatek (erabilerari, transmisioari, hizkuntza-bilakaerari eta hizkuntzek lurraldean duten nagusitasunari buruzkoek, zehazki) zera ondorioztatzera garamatzate: minorizazio gorriko egoeran dago euskara".