Donostiako Egia auzoko Iruresoro kaleko lokal okupatu batean sute bat piztu da goizeko ordu txikietan, 03:00 aldera. Antza, hiru pertsona zeuden han eta larrialdi zerbitzuak hara joan dira sua itzaltzera. Lokalean zegoen pertsona bat ospitalera eraman behar izan dute, kea arnasteagatik. Era berean, ikerketaren iturriak sua nahita piztua izan dela adierazi dute.