Principal |
Nacionales E.Herria :: 13/11/2023

Guardia Zibilek "odola isurtzeko prest daudela konstituzioaren defentsan" adierazi dute

La Haine - Euskal Herria
APROGCek, Guardia Zibilaren aldeko elkarte garrantzitsu batek bere komunikatuan adierazi du ez dutela “konstituzioa paper bustitan geratzea utziko”

APROGCek Guardia Zibil askok osatzen dueten elkarteak PSOE eta Junts alderdien arteko akordioaren harira komunikaru bat argitatu zuen azaroaren 10an Espainako konstituzioaren denfentsarako deia eginez. "Indarraren monopolioa dugunok ulertzen dugu Justizia Administrazioak bakarrik duela legitimitate konstituzionala” eta “Konstituzioaren 9. artikuluan jasotako printzipio nagusiak ez direla paper bustian bihurtuko", dio testuak. Era berean "ordena konstituzionalaren defentsan gure odolaren azken tantaraino" isurtzeko prest daudela diote. Honekin batera “Zertarako balio izan du hainbeste sakrifizioak hamarkadetan zehar gure misio konstituzionala betetzeko?” galdera erretorikoa egin dute eta bukatzeko banderaren aurrean zin egitea suposatzen duena gogoratu dute: “Espainiaren subiranotasuna eta haren ordenamendu konstituzionalaren defentsa”.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gF4z