Azaroaren 6an, atxilotu zuten gazte bat Sodupeko (Bizkaia) elizan agertutako margoketa batzuen harira. Hauetan "Borroka militarra, herriaren indarra" eta " Bietan jarrai" irakurri ahal zen, besteak beste. Jakinarazi dutenez gaztea paperik gabeko etorkin bat da eta indentifikatzeko eta atxilotzeko operazioa Ertzaintza eta Udaltzaingoaren elkarlaguntzaz gauzatu zen. Orain epaitua izango da eta eliza ondare historiko bezala katalogatuta dagoenez honen kontrako kalteak eta mehatxuak egotziko dizkiote.