VOX alderdi ultraeskuindarraren sindikatua, Soliradidad izenekoa, greba orokorreko egun bat deitu du gaur azaroak 24ean. Greba honen arrazoi nagusiak bi dira, batetik PSOE eta Junts alderdiek sinatutako Amnistia legearen kontra egitea eta bestetik Espainaren batasuna aldarrikatzea. Modu horretan sindikatuak hainbat mobilizazio deitu ditu arratsaldeko 20:00etan izango dutena lekuko PSOEko egoitzen aurrean. Honekin, azken egunetan ikusi den bezala https://eh.lahaine.org/ehundaka-faxista-bildu-ziren-atzo, sektore espainolista eta erreakzinarioek kalera ateratzera bilatzen dute eta horretarako bidean Hego Euskal Herriko hiriburuetan baita ere egin dituzte deialdiak.
Honen aurrean, JARKI antolakunde iraultzailea konzentrazio bat egingo du "Faxismoaren aurrean, Euskal Herri langilea antolatu!" lemarekin, arratsaldeko 20:00etan izango duena lekuko Donostiako Prim kalean, hau da, faxistek egin duten deialdiaren leku eta ordu berdinean.