Atzo, azaroaren 24a, JARKI antolakunde iraultzaileak faxismoaren aurkako konzentrazioa deitu zuen Donostian, VOX alderdi ultraeskuindarrak antolatutako grebari aurre egiteko https://eh.lahaine.org/vox-deitutako-greba-eta-mobilizazioen. Nahiz eta arrakastarik ez izan eta bakarrik % 0,01eko jarraipena izan estatu espainoleko lanpostuetan, ohiko irudiak bilakatu dira faxisten konzentrazioak PSOEko egoitzen aurrean, baita Hego Euskal Herriko zenbait puntuetan ere, Iruñean esate baterako https://eh.lahaine.org/ehundaka-faxista-bildu-ziren-atzo. Hori horrela, JARKI antolakunde iraultzaileak faxismoari aurre egiteko deialdia egin zuen VOXek deitutako ordu eta leku berean, hau da, arratsaldeko 20:00etan, Prim kalean dagoen PSOEren egoitzaren aurrean . Arratsaldeko 20:00ak jotzean Ertzaintzak jada dispositibo handi bat antolatuta zeukan faxistak babesteko eta horrela, konzentrazio antifaxistaren kontra oldartu zen eta hainbat pertsona zauritu zituen eta hauetako bat identifikatu.
Bestalde, hau ez zen izan atzoko deialdi antifaxista bakarra, izan ere, Iruñean, hainbat eragileek deituta, beste konzentrazio bat egin zen "Faxismoaren gorakada gelditu" lelopean. Udaletxeko plazan bildu ziren 100 pertsona inguru arratsaldeko 20:30ak aldera eta "Faxismoa borrokatu", "Faxismoari aurre egin" eta "Euskal Herria antifaxista" bezalako ohiuak entzun ziren.