Principal |
Nacionales E.Herria :: 30/11/2023

Zortzi pertsona atxilotu dituzte Greba Feminista Orokorrean

La Haine - Euskal Herria
Goizeko piketetan tentsio uneak bizi dira eta bi pertsona atxilotu dituzte Araban eta beste sei Gipuzkoan.

Gaur Greba Feminista Orokorra Bihar deituta dago greba feminista orokorra (lahaine.org) egin dute Hego Euskal Herrian eta milaka pertsona mobilizatu dira zaintza eskubide kolektiboa aldarrikatzeko. Eguna piketekin hasi da, lantegi ezberdinen sarrerak oztopatu eta bide mozketak egin dituzte hainbat herri eta hiriburuetan. Goizean zehar tentsioa igotzen joan da eta indar errepresiboek Michelineko piketearen kontra oldartu dira eta bi pertsona atxilotu, ordu batzuk geroago aske utzi dituztenak. Hala ere, ez da izan errepresio kasu bakarra, Ibaietako kanpusean beste ikasle bat atxilotu du Ertzaintzak pikete baten harira, nahiz eta berez indar errepresibo hauek legez ezin diren kanpusetara sartu.

                              (Irudia:Gasteizko Mugimendu Feminista)

Era berean, 13:30ak aldera, Donostian, eserialdia egin dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren sarreran eta han bost pertsona kateatu dira. Hau gertatu eta gutxira, Ertzaintza iritsi denean, banan-banan atera dituzte handik eta kateatutako bostak atxilotuta eraman dituzte. Mugimendu Feministak jakinarazi duenez, atxiloketa horietaz gain hamarnaka pertsona identifikatu dituzte eskualde desberdinetan.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gF7J