2018 urtean, EAEko administrazioek 430 pertsona aurkitu zituzten etxerik gabe, 2022an, 658. Horietatik 507 hiru hiriburuetako kaleetan bizi dira, eta gorakada handiena Donostian izan da, hala ere, arazoa, askotan, erakundeek detektatu ezin dituzten pertsonak izaten dira. EAEko gobernuak lau urte horietan bildutako datuen arabera, etxerik gabeko pertsona lokalizatuen artean, 2018an %63 atzerritarrak ziren, eta 2022an zifra hori % 78raino igo zen. Horietatik, gainera, 2018an %25 30 urtetik beherakoak ziren, eta 2022an %35. Igoerak suposatzen du aterpeek ezin dutela eskari hain altuari erantzun, izan ere ez daukate tokirik hainbeste pertsonentzat eta hainbat erakunde sozial salatu dutenez ez dira legedia betetzen ari, neguan etxe gabeko pertsonei gaua pasatzeko alternatiba bat eskaini behar baitiote.