Sestaoko udaltzaingoa izan zen lehena bere kidei pistola elektrikoak ematen orain dela hiru urte, eredu hori Basaurik eta Donostiak jarraitu zuten. Orain zerrendara batu da Santurtziko udaltzaingoa, lau eskuratu berri ditu eta bere agenteak hauen erabileran prestatu ditu. Santurtziko Udalak jakinarazi duenez 18 000 euroko inbertsioa suposatu du.
Hainbat sindikatu polizialek urteak daramatze arma hauek eskatzen, baina politikariek dira azken hitza dutenak. Udaltzaingoetan ia ez den erabili arren, Ertzaintzan, berriz, erabilera ohikoa da, izan ere, Brigada Mugikorreko espezializatutako Berehalako Erantzuneko Patruilek (PRI) 2017ko martxoan jaso zuten hauekin tiro egiteko baimena.