Atzo, abenduak 13, ASKE antolakunde antirrepresiboak prentsaurreko bat burutu zuen Iruñean azken denboraldian JARDUN Koordinadoraren militanteek pairatutako errepresio kasuen berri hemateko eta hauek salatzeko. Prentsaurrekoan zera salatu zuten: “Koordinadoraren helburua espainiar zein frantziar estatu kapitalisten zilegitasuna eta hegemonia auzitan jartzea eta Euskal Herri Langilearen kontraboterea sortzea denez gero, bi estatu hauek beraien tresna errepresiboak baliatu dituzte alternatiba iraultzailea zapuzteko" esanez hasi ziren prentsaurrekoa eta "Militantzia politikoagatik pairatu behar izan ditugun jazarpen formak" salatzea beharrezkotzat jo zuten. Honi segida emanez kasu hauen berri eman zuten "JARDUN osatzen dugun antolakundeetako militanteok kolore ezberdinetako polizien partetik etengabeko identifikazio arbitrarioak pairatu izana, horietako asko miaketekin izana, militantzia politikoa pairatzeagatik atxilotua izana edota terrorismoa goratzearen akusaziopean Audientzia Nazionalera 5 kide deklaratzera deituak izateaz gain, beste hainbeste ikerketapean egotea" eta honetaz aparte hain nabariak ez diren beste jazarpen motak salatu dituzte "etengabeko poliziaren jarraipenak, heriotza mehatxuak edota kolaborazio eskaintzak, besteak beste" bereziki larriak direla azpimarratuz. "Militante batzuok polizia etengabe gure etxe azpian, gure lantokian, gure militantzia espazioetan, gure aisialdialdian edo gure ikastetxean gure atzetik egotea jasan behar izan dugu, badira heriotza mehatxuak pairatu dituzten militanteak. Poliziak, bere inpunitatea baliatuz, auto bat geratu, bertan zeuden pertsonak identifikatu, katxeatu eta hauek gainean edo autoan zuten objetuekin heriotza mehatxua eginez. Horretaz gain, azken urteotan zenbait militanteok Polizia Nazional Espainolaren partetik kolaborazio eskaintzak jasan ditugu. Horrela, gure bizitza pertsonal eta politikoaren inguruko informazioa zutela baliatuta, xantaia egiten saiatu dira gure antolakundeetako informazioa lortu nahian". Ondoren Hego Euskal Herrian heman diren errepresio kasu hauek "Historiako gobrenu “progresistena”-ren izenean eraman dira aurrera, eta hauek zein euren gobernua sostengatzen duten alderdiak honen guztiaren erantzule dira" adierazi dute. Bukatzeko aurrera jarraitzeko hautua hartu dute "JARDUN Koordinadoraren militanteok pairatu dugun jazarpena gaitzetsi nahi dugu, eta horrekin batera gure militantzia eta helburu politikoetan berresten garela argi eta garbi utzi nahi dugu. Horrela, ozen diogu inolako jazarpenak ere ez duela lortuko mugimendu iraultzeilea zein gure konpromiso politikoa geldiaraztea. Horregatik, dei egiten diogu Euskal Herri Langileari esplotazioaren eta jazarpenaren aurrean antolatzera eta borrokatzera, militantzia politikoaren bitartez eskuratuko baitugu soilik etorkizuneko Euskal estatu independente eta sozialista. Borrokaz soilik lortuko dugulako askapena. Hortaz, segi dezagun, jarrai dezagun borroka iraultzailearen bidetik garaipenera arte”.