1978ko abenduaren 21ean etxetik irteten ari zela auto azpian jarritako lehergailua lehertuz, Argala hil zuten Espainiako zerbitzu sekretuetako kideek. Ekintza OAZek eta BVEk hartu zuten beren gain.
Argala euskal askapen nazionaleko mugimenduaren historian gizon nabarmenetako bat izan zen. Erakunde armatuaren, Euskadi Ta Askatasunaren, bilakaeran eta berregituraketan aktiboki parte hartu zuen, erregimen frankistaren erorketaren ondorioak eta etorriko ziren aldaketak aztertuz. Honek, antolaketa eredu berri bat bultzatu zuen borroka fronte guztiak barne hartzen zuena, ETArentzat eremu militarra utzita. Era berean, Argalaren ekarpena oso garrantzitsua izan zen eremu teorikoan, teoria marxistetan oinarritutako posizio ideologiko bat eraikiz, baina euskal nortasuna eta kultura azpimarratuz.
Argalak parte hartu zuen ekintza garrantzitsuenetariko bat “Ogro operazioa” izan zen. Egun horretan, 1973ko Abenduaren 20an meza entzun ondoren Carrero Blanco bere Dodge Dart beltzean Claudio Coello kaletik zihoan soto batetik egindako zuloan 75 kilo goma-2k leherrarazi zutenean. Dinamitaz betetako auto bat bigarren lerroan utzi zuten aparkatuta, Carreroren autoa lehergailua zegoen lekuaren gainetik igaro zedin. Betean harrapatu zuten autoa eta alboko eraikinaren gainetik pasa ostean, eraikinaren beste aldera erori zen. Carrero Blanco eta bere gidaria hil ziren. Argala, kalean zegoen botoia sakatu zuen militantearen ondoan, autoaren posizio zehatza adierazteko. ETAk hiltzeko asmoz egindako bigarren ekintza izan zen Carrerorena. Lehenean, Meliton Manzanas hil zuten, 1968ko abuztuan.