Atzo, abenduaren 23a, ASKE antolakunde antierrepresiboaren zenbait kide Gasteizko Eusko Legebiltzarrean, Bilboko Espainiako Gobernuaren Delegaritzan eta Donostiako Udaletxean kateatu ziren. Iruñean ere saiatu ziren Espainiako Gobernuaren delegaritzan bi pertsona kateatzen, baina polizia nazionalaren presentzia handia zegoenez ez zuten lortu; hauek material guztia kendu eta kide guztiak identifikatu zituzten. Ekintza hauek Euskal Preso Politikoek kartzelan oraingoz pairatzen duten jazarpena salatu eta hauei elkartasuna adierazteko burutu zen. Era beran, antolakunde antirrepresiboak gogorazi du abenduaren 30an Zaballako espetxera egingo duen martxa, Donostiako Udaletxean pankarta haundi bat eskegiz, non "Amnistia osoa" eta "A30 Zaballara" irakurri ahal zen.
Kateatutako pertsonak hainbat orduz egon dira protesta egiten eta Bilbon suhitzaileen presentzia beharrezkoa izan da hauek askatzeko. Bestalde, hamarnaka identifikatu egon dira eta hauei mozal legearekin isunduko dituztela jakinarazi die Ertzaintzak.
ASKE antolakundeak adierazi duenez "bakean bizi garela esaten duten bitartean Euskal Herriko askapen nazional eta sozialaren alde borrokatzeagatik 152 Euskal preso politiko bahituak dituzte Espainiar zein Frantziar estatuek euren gartzeletan" eta hauek "militante iraultzaileak isolatu, zokoratu eta euren militantzia politikoa ezbaian jartzeko" erabiltzen dutela estatu kapitalistek salatu dute. Honi jarraipena hemanez "Euskal Herrian aurrera eramandako askapen borrokaren ondorioz milaka militantek pairatu behar izan dute Espainiar zein Frantziar estatu aparueten partetik espetxeraketak" eta "Gehienak Euskal Herriko espetxeetan egon arren, espetxe politika krudela jasaten jarraitzen dute"-la gogorazi dute. "Guzti honen aurrean, amnistia dugu alternatiba [...] Euskal Herri Langileak pairatzen duen jazarpenaren gainditzearekin batera, egun existitzen diren Euskal preso politikoen askapena eta etorkizunean Euskal preso politiko gehiago egon ez daitezen bermatzen duen alternatiba bakarra" dela azaldu dute. Bukatzeko "abenduaren 30an Zaballako espetxera martxa egingo dugu. Espetxearen aurrean Euskal preso politikoen zein Euskal Herri Langilearen askatasuna suposatzen duen amnistia" aldarrikatuko dutela jakinarazi dute.