Gaur egun, 152 Euskal Preso politiko daude, gehienak Euskal Herrian. Preso horietatik 94 Zaballan (Araba), 29 Martutenen (Gipuzkoa), 10 C.P. Bilbon (Basauri), 7 C.P. Iruñean (Nafarroa), 7 Lannemezako espetxean (frantziar estatua), 2 Sud Francilien (frantziar estatua) eta 1 Lasarte-Orion (Gipuzkoa); besteak beraien etxean daude preso geratzen zaien kondena betetzen.
Gobernu Espainolak urte honetan, bere estatuan, 1989 urteatik aplikatzen zen dispertsioarekin bukatu duen arren, Euskal Preso Politikoak Euskal Herrian dauzkan espetxetara ekarriz, hamarnaka izan dira Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak aurkeztutako heletegiteen harira berriz espetxeratu dituenak. Gertakari hauek 2021tik aurrera ematen dira, izan ere, urte honetan EAEko espetxeak Eusko Jaurlaritzaren konpetenzia izatera pasa ziren, PSOE eta EAJren akordioari esker. Honek Euskal Preso Politikoei legedi arruntagoa aplikatzea ekarri du honetako batzuei hirugarren graduko progresioa suposatuz, besteak beste, kondenaren bi herenak beteta daukatenak edo larriki gaixorik daudenei. Hala ere, urte honetako iraila arte, Espainako Auzitegi Nazionalaren fiskalak gradu progresioen %75aren aurrean helegiteak aurkeztu ditu, kasuen %24an gradu progesioa ukatzea ekarri duena. Horrek esan nahi du 50 presoen gradu progesioaren aurkako aurkeztutako helegiteengatik 12 espetxean jarraitu izan dutela bigarren graduan. Baina hauek ez dira espetxeratuak izan diren Euskal Preso Politiko bakarrak, izan ere, fiskaltzak helegiteak aurkeztuz presoak espetxera itzuli behar dira sententzia bat egon arte, urteak luzatu ahal den prozesu bat.
Azken urtean eman diren kasu hauetako adibide da Ainoha Barbarinen kasua, Espainako Audientzia Nazionalak hirugarren graduko progresioa bi alditan ukatu dio (https://eh.lahaine.org/ainhoa-barbarin-euskal-preso-politikoa), ez dela damutu argudiatuz, edota pasa den hilabetean larriko gaixorik dagoen Juan Karlos Subijana espetxeratu zutenean (https://eh.lahaine.org/juan-karlos-subijana-euskal-preso). Espainako Audientzia Nazionak azken urtetan Euskal Preso Politikoen aurkako oldarraldia erakusten duen beste datu bat preso sozialen progesioena da; 2021eko urriaren 1etik, Eusko Jaurlaritzak espetxeen kudeaketa bere gain hartu zuenetik, 846 esleipen egin dira hirugarren gradura, hasierako sailkapen gisa edo progresio gisa. Horietatik 16 espetxe-zaintzako epaitegiek baliogabetu dituzte, hau da, kasuen %1,89, oso portzentai baxua preso politikoen datuekin konparatuz. Honi erreferentzia eginez Covite bezalako taldeek “Auzitegi Nazionalak bere lana oso ondo egiteten hari dela” adieraztera eraman dute.