Azaroaren 12an eskuin muturrak mobilizazioak egin zituen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Pedro Sanchez-ren Gobernuaren aurka. Gasteizen egindako elkarretaratzean ertzaintza batzuek parte hartu zutela, antza zerbitzutik kanpo, bide publikoa mozteko eta istiluak sortzeko jarreren buru izan ziren. Mobilizazio hauetan kalez jantzitako ertzaintza bat identifikatu zuten uniformedun kideek, Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak aitortu duenez. Era berean, hau jakitera eman duenez, Ertzaintzaren Barne Arazoetarako Buruzagitzak barne-ikerketa bat abiatu du, diziplina-gaitzespena merezi dezaketen jokabideak dauden ebazteko, eta bi salaketa egon dira.