Ohar baten bidez, Eusko Jaurlaritzak 2023ko urtarrilean 212 plaza deitu zituen Ertzaintza eta udaltzaingoentzat, eta, orain, hautaketa-prozesua amaitzen ari denean eta oposizio-lehiaketaren behin betiko emaitzak argitaratu aurretik, Gobernuak eta deialdia egin duten udalek 410 plaza izatea erabaki dute. Horrela, oposizio horretan 210 udaltzain sartuko dira Euskadiko 31 udaletan, eta Ertzaintzako 200 agente, bai oinarrizko eskalan, bai Ikerketa Kriminala eta Bide Segurtasuna espezialitatean.
Halaber, zehaztu dutenez udaletan dauden plaza hutsak handitu egiten dira: Bilbon (3tik 60ra), Donostian (1etik 41era), Etxebarrin (1etik 3ra), Getxon (2tik 19ra), Gorlizen (1etik 2ra), Irunen (5etik 6ra), Portugaleten (3tik 9ra) eta 1etik 2ra Zamudioko Udaltzaingoan.
Bestalde, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, EAEan egiten diren lehen oposizioak izango dira ez dutena altuera eskakizuna. Aurreikuspenen arabera, oposizio hauetan hautatutako pertsonak udaberrian hasiko dira prestakuntza jasotzen, eta datorren urtean egongo dira lanean.