Principal |
Nacionales E.Herria :: 31/01/2024

FPLP-ko bozeramailea Hego Euskal Herriko hainbat eskualde eta unibertsitateetan egongo da

Jardun Koordinadora
Gaur hasiko da Fayez Badawi emango duen hitzaldi zikloa. Honek Gaza genozidioari Palestinar Erresistentziak eta Erresistentzia Ardatzak oro har nola aurre egiten dioten arituko da.

 Gaurtik aurrera Palestinaren Askapenerako Herri Frontearen (FPLP) Fayez Badawi izango da Hego Euskal Herrian, Gazako genozidioari Erresistentzia Palestinarrak eta Erresistentzian Ardatzak oro har nola aurre egiten dioten arituko da, borroka molde ezberdinak azaltzearekin batera.

Fayez Badawi palestinarra Haifakoa da, baina Nakbaren ondorioz bere familiak munstro sionistaren izuaz ihes egin behar izan zuen. Era honetan, Tal Az-Zatar errefuxiatu esparruan jaio zen Beirut ekialdean, eta 1976an ultraeskuindar libanoarrek hau suntsitu ondoren Shatilako esparrura alde egin behar izan zuen.1982an Ariel Sharonek gidaturiko Sabra eta Shatilako sarraskiak aurrez aurre bizi izan zuen eta Fayezek jada bazuen bere hautu militantea hartua, Palestinaren Askapenerako Herri Frontean parte hartzen ari baitzen. Hala, libanoar gerra zibilaren baitan brigada palestinarren jeneral bezala aritu ondoren, behin hau amaitua bere alderdiaren lan politikoan sakondu zuen eta Europan bozeramaile gisa aritu da duela gutxi arte.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gG5B