Principal |
Nacionales E.Herria :: 13/03/2024

Gaurko egunez duela 21 urte Espainiako polizia batek Angel Berrueta erail zuen

Agentziak/La Haine
Bere okindegian ETA-ren kontrako kartel bat jartzeari uko egin eta gero labankadaz eta tiroz erail zuten.

Espainiako polizia batek eta haren semeak hil zuten Berrueta, Iruñean, 2004ko martxoaren 13an. Bi egun lehenago, Al-Qaedak atentatu bat egin zuen Madrilen —193 lagun hil ziren, eta milaka zauritu—, baina, hauteskundeen testuinguruan, PPk ETAri egotzi zion hura, nahiz eta frogek kontrakoa adierazi. Horiek horrela, Valeriano de la Peña poliziaren emazteak, Pilar Rubiok, ETA atentatuarekin lotzen zuen kartel bat jarri nahi izan zuen Berruetaren okindegian. Hark uko egin zion, eta, ondoren, De la Peña eta haren seme Miguel Jose de la Peña okindegira joan ziren; labankadaz eta tiroz hil zuten Berrueta. Epaimahaiak ebatzi zuen arrazoi ideologikoengatik hil zutela okina, eta Nafarroako Auzitegi Nagusiak hogei urteko zigorra ezarri zion Valeriano de la Peña poliziari, eta hamabostekoa Miguel Jose de la Peña semeari. 2014ko apirilaz geroztik, baldintzapean aske da Miguel Jose de la Peña.

Gerora, senideek askotariko erasoak pairatu dituzte: beilatokian jendeari oldartu zitzaion Polizia; heriotza mehatxuak jasan zituzten; okindegiaren aurkako erasoak sufritu dituzte; eta etxeko atean pintaketak egin dizkiete.

Gaur, osteguna, Angel Berruetari lore eskintza bat antolatu diote Donibaneko bizilagunak. Omenaldia arratsaldeko 19:00etan izango da, Angelen plakaren parean.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gH1D