Principal |
Nacionales E.Herria :: 22/03/2024

Udaltzaingoak bi pertsona tiroz zauritu zituen atzo Barakaldon

La Haine - Euskal Herria
Zauritutako pertsona batek ospitaleratua izan da, izan ere, hiru bala-zauri jaso zituen.

Atzo 08:30ak aldera udaltzainak Arrontegi zubiaren azpiko tunela hustutzera joan ziren, udal brigadak zulo bat estali behar zutela argudiatuz. Poliziaren bertsioaren arabera, Udaltzainak tokira joan zirenean arma zuriak hartuta zebiltzan hainbat pertsonarekin topo egin zuten eta udaltzain batek tiro egin eta bi pertsona zauritu zituen. Hauetako batek era larrian izan zen zauritua, izan ere, sorbaldan, bularrean eta buruan jo zuten tiroz. Zaurituak Gurutzetako ospitalera eraman zituzten eta horietako batek, larri zauritua dagoena bertan jarraitzen du; bestea, berriz, polizia-etxera eraman zuten ospitale berean artatu ondoren. Era berean, zubian zegoen hirugarren pertsona bat ere eraman zuten atxilotuta.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gH2J