Principal |
Euskal Herria :: 26/03/2024

Etxetik kaleratu dezakete familia bat Barañainen

Maialen Huarte Arano
Duela bi hilabete iritsi zitzaion Barañainen bizi den familia horri etxegabetzeko agindua. Ordutik 70 eguneko luzapena erdietsi dute baina apirilaren hasieran agortzen da.

Barañainen, Haritu Etxebizitza Sindikatuak deituta, familia baten etxegabetze arriskua salatzeko egin zuten protesta larunbatean. Duela bi hilabete iritsi zitzaion Barañainen bizi den familia horri etxegabetzeko agindua.

Ordutik 70 eguneko luzapena erdietsi dute baina apirilaren hasieran agortzen da, hortaz, arriskua dagoela salatzen ari dira. Sareb bankuarena da etxearen jabegoa eta exijitu zioten ez dezala familia hori kaleratu pasaden larunbatean egindako mobilizazioan.

"Alokairu soziala behar du familia horrek", adierazu zuen Harituko Zuberoa Hualdek. "Sareb bankuetxearen jarrera onartezina da. Arazoa estrukturala dela badakigu eta irtenbideak ere osoa behar du", gaineratu zuen.

Ehunka lagun atera ziren kalera egoera salatzeko.

Etxetik kaleratu dezakete familia bat Barañainen - Iruñerria - euskalerriairratia.eus

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gH2z