Etxebizitza sareak jakinarazi duenez atxilotua deportatzeko arriskuan dago.
Atzo, apirilak 6, Auzoan Bizi Etxebizitza Sarea jakinarazi zuenez, sarearen kide bat atxilotu zuen udaltzaingoak, Gasteizen. Atxilotuari atzerritartasun legea aplikatuz Espainiako Poliziaren komisaldegira eraman zuten eta beraz, deportatzeko arriskuan dago.