Principal |
Euskal Herria :: 17/04/2024

Emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi da gizonezko batengandik ihesean ari zela

Argia/La Haine
Ziburun gertatu zen eta emakumea oso larri dago erietxean.

Joan den igande arratsean Ziburun herriaren erdiguneko bosgarren solairutik erori zen 30 urteko emakumea; zauri oso larriak ditu emakumeak eta erietxean dago. Sud Ouest egunkariaren arabera, poliziaren lehen hipotesiek diote aurrekariak dituen gizonezkoarengandik ihesean ari zela emakumea eta poliziak jadanik "begitan" zuen gizonezkoa indarkeria matxistagatik.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gH5c