Principal |
Nacionales E.Herria :: 08/05/2024

Pello Marinela eusko gudaria omenduko dute larunbat honetan

La Haine - Euskal Herria
Aurten 31 urte betetzen dira etxarriarra preso hil zenetik, arreta sanitario faltagatik.

1990eko azaroaren 30ean Bretainian atxilotu zuten Pello, ETAn militatzeagatik. Parisko La Santé espetxean sartu zuten. Kartzelan bi urte eta erdi zeramatzala, gaizki sentitzen hasi eta HIESa diagnostikatu zioten. Arreta mediko egokirik gabe eta kartzelako osasun baldintza penagarrietan, hilabete baten bueltan hil zen 1993ko maiatzaren 15ean, Parisko Antoine Beclere Ospitalean, Fresnesko Ospitaletik bertara eraman ondoren.

Gertakari hauen harira omenaldi bat prestatu du JARDUN Koordinadorak, maiatzaren 11an, goizeko 13:00etan, Etxarri Aranatzeko plazan.

 

Enlace al artículo: https://www.lahaine.org/gH8B